Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko puntu beltzak

Herritarron kudeaketa txarraren eraginez, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko lau punturi bandera beltza jarri die Ekologistak Martxan-ek. "Herritarren kontzientzia astintzeko" ezartzen dizkiete kostako lau punturi bandera beltzak Iban Ortuzarren esanetan. "Azken finean herritarren edota erakundeen kudeaketa okerraren ondorio dira puntu horiek".

 

Audio_placeholder

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko puntu beltzak

Loading player...
Puntu beltzetako bat Petronorrek eragindakoa
Puntu beltzetako bat Petronorrek eragindakoa

Uda atarian, hondartzako bainu garaia hasi berritan, bandera urdinak banatu ohi dituzte hondartzen kudeaketa onaren eta ur garbiaren ikur gisa. Ekologistak Martxan taldeak ordea, ekosistemen etorkizuna kolokan dauden lau punturi bandera beltza eman die. Iban Ortuzar bozeramaleak zeintzuk diren puntu horiek, eta zergatik eman dizkieten jakinarazi digu. Herritarrek "kontzientzia hartu eta ingurumena errespetatzeko" eskatu du.