Eskola txikien festa, lodifobiaren aurkako mugimendua eta Urtxintxako udalekuak

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta atzo Ikaztegietan ospatutako Gipuzkoako eskola txikien festaren berri ekarri digu. Idoia Trenorrekin 'Bilgune kontari'-ren azken alea errepasatu dugu, bereziki, emakumezkoen kirolari kazetaritzan ematen zaion presentzia eskasaz hausnartu dugu.

Audio_placeholder

Eskola txikien festa, lodifobiaren aurkako mugimendua eta Urtxintxako udalekuak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Elkarrizketaren tartean, Lodifobiarik ez! mugimenduko Itxaso Blazquezekin hitz egin dugu, lodiek gizartean jasan behar izaten duten jazarpenaz eta estigmatizazioaz. EHAZEko Itziar Eliasek Gasteizko Zurrunbilo eta Errenteriako Eztena antzerki jaialdien berri ekarri digu. Amaitzeko, Urtxintxa eskolako Eñaut Aiartzaguenarekn hitz egin dugu aisialdi eskolak aurtengo antolatu dituen udalekuez.