Gipuzkoa Zutik, Arnaldo Otegi herri hedabideez eta kapitalismoari buruzko lezioak

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute. Ondoren, erraustegiaren aurka eta gizarte eredu berri baten alde Donostiako Gipuzkoa plazan abian den kanpaldiaz hausnartu dugu Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.

Audio_placeholder

Gipuzkoa Zutik, Arnaldo Otegi herri hedabideez eta kapitalismoari buruzko lezioak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Arnaldo Otegik Gasteizen egitekoa zuen 'Hobetzeko entzuten' zikloko ekitaldia probestuta, Halabedira gonbidatu dugu eta herri hedabideon garrantziaz galdetu diogu. Bilbo Hiria irratiko esatari Xabier Monasteriok Berraituako Atxurra haitzuloko aurkikuntzaz hitz egin du Diego Garaterekin.

Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin Kooperarock atalean barneratu gara Rafael Cristobalek kapitalismoaren inguruan eskainitako formazioari buruz hitz egin digu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Joxemi Zumalabe Fundazioaren festaz Ainhoa Narbaizari egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.