Nafarroako euskararen egoera, ezker abertzalearen eraldaketa eta maiatzeko Mirarikeria

Antxetako Maia Muruagak Hendaiako literatur mintzaldiaren eta Txapa irratikoek Bergarako Elektronika Topaketaren berri ekarri digute irratien tartera.

Audio_placeholder

Nafarroako euskararen egoera, ezker abertzalearen eraldaketa eta maiatzeko Mirarikeria

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Bereziki, Martxelo Diazek egindako analisia, Nafarroan euskararen normalizazioak izandako bilakaeraz. Elkarrizketaren tartean, Lander Arbelaitzekin hitz egin dugu maiatzeko Larrunen ezker abertzaleari buruz kaleratu duen erreportajeaz. Garoako Imanol Agirrek Literaturia baloratu eta liburu bat gomendatu digu. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak bikini operazioaren eta dieten ingurukoak ekarri dizkigu apirileko Mirarikeriara.