"Beste aldera begiratzen jarraitzen du Bizkaiko aldundiak"

Bizkaibuseko lan gatazkaz galdetu diogu LAB sindikatuko Bizkaiko garraio publikoko arduradun Alberto Curtori.

Audio_placeholder

"Beste aldera begiratzen jarraitzen du Bizkaiko aldundiak"

Loading player...
Bizkaibus lanuzteak
Bizkaibus lanuzteak

2013.urtean eskualdeetan Bizkaibuseko lineak kudeatzen dituzten enpresa pribatuek lanpostuak mantendu zitzaten akordioa sinatu zuten sindikatuek Bizkaiko aldundiarekin. Ordea, bestelakoa izan da errealitatea LABeko Alberto Curtoren esanetan, ez baita akordioa bete. Ondorioz, borrokan ari dira eskualde ezberdinetan eta kontzesio guztietan "lan hitzarmen homogeneo eta duina" izan arte "borrokan" jarraituko dutela esan digu Curtok.