Erraietatik etorkizuneko hezkuntza irudikatuz

Sortzen elkarteak 25 urte beteko ditu euskal eskola publiko berri baten aldeko lanean. Ez da urteurren makala eta horretarako igande honetan Hernanin ospatuko dute aurtengoan jaia. Euskal hezkuntza sistema propio bateruntz "urratsak eman eta hori diseinatzea" litzateke Bego Bitorika Sortzeneko koordinatzailearen aburuz helburu nagusiena.

Audio_placeholder

Erraietatik etorkizuneko hezkuntza irudikatuz

Loading player...
Jaiaren iragarpena
Jaiaren iragarpena

EskolHarria, biharko herria izena jarri diote Hernaniko jaiari. Orain arte Nafarroan antolatu dituzte gisako festak, alabaina erraiteara itzultzea erabaki dute, Hernanin sortu zelako Sortzen. Mende laurdena betetakoan atzera begira jarri eta Sortzenek egindakoaz, egiten ari denaz eta egiteke dituen erronkez hitz egin dugu Bitorikarekin.