Larunbatean “Fracking Ez! Eguna” ospatuko dute Azpeitian

Egun osoko egitaraua prestatu du frackingaren kontrako mugimenduak larunbaterako Azpeitian. Goizean bilera irekia eta informatiboa antolatu dute gaztetxean, azken boladan izan diren mugimendu legalen inguruan berri eman eta horien aurrean zer egin daitekeen eztabaidatzeko.

Audio_placeholder

Larunbatean “Fracking Ez! Eguna” ospatuko dute Azpeitian

Loading player...
Movilización contra el fracking en Bilbo. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Movilización contra el fracking en Bilbo. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Halere, “Fracking Ez! Eguna” hori baino gehiago izango da. Eguerdian herri bazkaria egingo dute, arratsaldean berriz “frackolinpiadak” eta iluntzean, egunari amaiera emateko, kontzertuak. Horretaz guztiaz hitz egin dugu goizean, Kalegorrian saioan, frackingaren kontrako mugimenduko kide Iraitz Elordirekin.