Maitzeko ostiralak ezberdinak izango dira Info7 irratian. Martxan da KG Ibiltaria!


Urte berezia izaten ari da aurtengoa Info7 Irratiarentzat. Jakingo duzuenez, 10 urte betetzen ditugu aurten eta hainbat dira gure lehen hamarkada ospatzeko martxan jarri ditugun ekimenak. Baina urteurren honek merezi du ospatzea eta horregatik, maiatzeko ostiraletan gure estudioak kalera aterako ditugu. Bihar, ostirala, Gasteizen izanen gara, eta bertan emango diogu hasiera KaleGorrian ibiltariari.  Gasteizen, Bilbon, Irunen eta Iruñean izanen gara, hurrenez hurren.

KG ibiltaria
KG ibiltaria

Urteurren honetan, garrantzitsua da guretzat gure bazkide eta entzuleei eskertza keinu bat egitea, horregatik Info7 Irratiko erreferente den KaleGorrian magazina kalera ateratzea erabaki dugu.
Dela 10 urte Info7 irratia sortu zenean, hedabide nazional eta herritarra behar genuela izan argi genuen hasiertatik. KaleGorrian ibiltari honekin, hori bera islatu nahi dugu. kalea gure egingo dugu maiatzeko ostiraletan, herri bakoitzean dauden borroka, kezka, ilusio eta berrikuntzei leku eginez. Herritarekin hitz egin, eta batez ere, 10 urte hauetan, bai gure, kolaboratzaileek, bazkideek eta batez ere entzuleek eman diguten babesa eskertu.
Kalegorrian Ibiltaria, eskertza keinu bat izatea nahi dugu. Dela hamar urte Info7 irratiko sorkuntzan herrialdez herrialde parte hartu zuten herritar talde guzti horie eskerrak eman. Eskerrak eman ere  egin beharrak alde batera utzi, eta gure deiak eratzunten dituzten kolaboratzaile eta elkarrizketatuei, eta batez ere, eskerrak eman entzuleei, jakin dezatela asko estimatzen ditugula. Askotan errepikatu dugu urte honetan zehar zeinen garrantzitsuak diren, zareten, entzuleak guretzako. Denek osatzen dugu Info7 irratia.
KaleGorrian Ibiltariak saioetan, tokian tokiko gaiak landuko ditugu. Bertako, alkate, politikari, herri mugimendu, artista, herritarrak gonbidatuko ditugu. Saioa goizeko bederatzitan hasi eta egurdiko ordubatean amaituko da.

KG ibiltaria dela eta, ohiko programazioa aldatu egingo da beraz. Goizeko zortzietan izango da Albistegi Nagusia (euskaraz) eta eguneko elkarrizketa nagusia  ondoren. Biak ere Amaia Zurutuza kazetariaren ardurapean geratuko dira.  Goizeko bederatzietan hasiko da KaleGorrian Ibiltaria, Jon Mikel Fernandez eta Eider Olarazarren eskutik, eguerdiko ordubatak arte.