Feminismo komunitarioa, Ekuadorko lurrikara eta komunikabideetako nobedadeak

Txapa irrati libreko lagunek Mikel Egibarrekin eskola kiroleko pedagogiaz aipatutakoak ekarri ditugu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Danele Sarriugartek Lorena Cabnal feminista komunitarioari egindako elkarrizketa. Xabier Amurizak bat-bateko bertsolaritzatik erretiratu dela iragarri berritan Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Audio_placeholder

Feminismo komunitarioa, Ekuadorko lurrikara eta komunikabideetako nobedadeak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Sandra Mosquerari elkarrizketa egin dio duela bi aste Ekuadorren izandako lurrikararen inguruan. Komunikazioari zabaltzen diogun Urtzi Urkizu batu zaigu eta ETBren Narroako etenaz, errefuxiatuen dokumentalez eta LTDko kate berriez hitz egin digu. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek LagunArte konpainiako Maite Garrari egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.