Prekarietatearen generoa, hirigune elkargo bakarra eta jeloskortasunaren kudeaketa

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Aralarko larreen irekiera, Tolosako lanbide azoka eta Orexako nahiz Asteasuko festak aipatu ditu. Saioa Iraolarekin Langileen Nazioarteko Egunerako irakurketa feministaz eta Bizkaiko adinekoen egoitzetako grebaz hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Prekarietatearen generoa, hirigune elkargo bakarra eta jeloskortasunaren kudeaketa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Larunbaterako Mirentxenko gidariek antolatu duten dinamikaren berri Oiartzun irratitik ekarri dugu, eguneko adierazpenetan Egoitz Urberen hitzei lekua eginda. Elkarrizketaren tartean, Ipar Euskal Herriko hirigune elkargo bakarraren aldeko prozesuaz hausnartu dugu Batera plataformako Nikolas Blainekin. EHAZEko Itziar Eliasek Xake produkzioak konpainiaren 'Mami Lebrun' antzezlanaz hitz egin digu. Amaitzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegi batu zaigu, eta maitasun harremanetan agertzen diren zeloen inguruko gomendioak eman dizkigu.