"Nire abestiekin bizitzeko beste era bat aldarriaktu nahi dut"

Gure ostiraletako  Elkarrizketa Akustikoei  fidel,  gaur , Mikel Uraken Santutxuarraren bisita jaso dugu. Gitarra eta ahotsa, ez du gehiago behar bizkaitarrak. Azaroan kaleratu zuen "Neguaren ostean" diska eta gurean zuzenean egin ditu hainbat abesti. Gosez geratzen bazarete, jakin datorren maiatzaren 6an, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean eskainiko duela kontzertua. Besteak beste,kKantuak sortzeko influentziaz ere aritu gara solastean, eta Mikel Laboaren influentzia ere baduela dio Mikel Uraken Santutxuarrak.  Hau bigarren diskoa du, lehendabizikoan ingelesez abestu zuen, bigarren honetan aldiz, euskaraz egin du eta emaitza "gordinagoa" dela dio.

Audio_placeholder

"Nire abestiekin bizitzeko beste era bat aldarriaktu nahi dut"

Loading player...
Mikel Uraken,  Kalegorrian
Mikel Uraken, Kalegorrian

Berak finantzatu du bigarren diska hau, "aurrera, ez dago beldurrik" esan du gurean. Bere kantuak irekiak direla ere aitortu du, "entzule bakoitzak egingo ditu bere interpretazioak, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak" dio Mikel Urakenek. Neguaren ostean diskan ez duzue 5 minutik beherako kanturik aurkituko, baten bat ausartu da esatera horrelako kantu luzeak aditzeko denbora nahikorik ez dagoela gaur egun; patxadaz erantzun du Mikel Urakenek, esanez, bera bizitza lasaiaren aldekoa dela, bere abestiekin, bizitzeko beste era bat aldarrikatu nahi duela.