Bi lagunen arteko harremanetik, bi herrialde elkartzeraino

Urrun daude Torredenbarra (kataluina) eta Lasarte-Oria, baina asteburu honetan inoiz baino gertuago izanen dira. Iaz, Lasarte-Oriako herritarrek Torredenbarrara egin zuten bisita, eta asteburuan bisita itzuliko dute Torredenbarrako 200 lagunek. Lasarte Oriako Sandra Barkaiztegirekin solastu dugu, baita Torredenbarrako Luis Uñerekin ere. Azken honek kontatu dugu XXI. mende hasieran duela abiapuntu harreman honek, Mikel Eskizabel laguna izan zela, eta hamabost urtez luzatu zirela bisita trukeak, eta familia handitzen joan dela urtero. 

Audio_placeholder

Bi lagunen arteko harremanetik, bi herrialde elkartzeraino

Loading player...
Lasarte-Orida eta Torredenbarra herrietako ordezkariak
Lasarte-Orida eta Torredenbarra herrietako ordezkariak

Egitaraua

Larunbatean eguerdian, 12:00etan, hasiko da jaialdia. Oaintxe in deu Txarangarek Okendo plaza girotuko du.

12:30ean, Torredembarrako lagunei ongi etorria egingo zaie. Ekitaldian aurreskua dantzatuko da Txalagoren laguntzaz eta jarraian, Sorgin dantza.

13:30ean, babarrun jana herrikoia izango da plazan.

Bazkal ostean, 16:00etan, txapel banaketa izango da. Bertso eskolako kideen kantuak ere entzungo dira.

17:00etan, Okendotik irtengo dira kalejiran.  Horentan Ball de diables, Ball de Serralonga, Ball de Bastons, Ball de Pastonets, Colla castellera nois de la torre taldeak, herriko Oaintxe in deu txaranga eta rezibatukada parte hartuko dute.

17:30ean, Isla plazan geldiunea egin eta Torredembarrako taldeek su eta castellers erakustaldia egingo dute. Kalejira Okendon amaitu eta 19:00etan beste erakustaldi bat egingo dute

20:00tan, katalanek agurra egingo dute ekitalditxo batekin.

Herriko talde baten kontzertuaz gozatu ahalko da, 20:30etatik aurrera.

22:00etan, egunari amaiera emango diote Gure Esku Dago ekimeneko kideek eta horregatik, herriko zeruan kriseiluak hegan izango dira.

Igandean, goizeko 10:00etan, Torredembarrako Graiersak eta eskualdeko Dultzaineroen eskutik diana izango da.

12:00etan, berriz, 'Vermut'-a eta kataluniako elikagai tipikoen dastatzea. Torredembarrako musikariek girotuko dute ekintza.