Aurten 25. urteurrena izaki, are bereziagoa izango da Burgiko Almadia eguna

Asteburu honetarako planik ez badaukazu, hitzordu polita duzu zure zain Burgin. Almadia eguna izango da larunbatean.  Basoen ustiapena aspaldi-aspaldidanik izan da diru-sarreren iturri nagusia Pirinioetako ibarretan. Eta bertako ibaiak egurra Ebro ibaiaren ur lasaiagoetara eramateko bide ziren.  Almadien bidez garraiatzen zen egurra, hain zuzen. Burgiko almadiazainen  elkarteko juntero den Eriz Lasa izan dugu gaur Kalegorrian saioan.

Audio_placeholder

Aurten 25. urteurrena izaki, are bereziagoa izango da Burgiko Almadia eguna

Loading player...
Una de las almadías en el descenso del río. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Una de las almadías en el descenso del río. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Almadiak baltsak dira, landare sokek elkarri lotutako enborrek osatuak, eta
muturretan arraunak dituzte. Arriskutsua zen ibaiaren ibilgutik joatea haiekin.
Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Almadiaren
Eguna egiten hasi zen, Interesa Turistikoko Jai Nazionala izendatu zutena 2005ean.

Horrela, udaberri oro, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, eta milaka ikusleren
aurrean, almadiek berriro ekiten diote Eska ibaiaren uretatik jaisteari. Ibilbidea, kasu
honetan, Burgiko erdi aroko zubian amaitzen da.

Eriz Lasa ez da Burgin jaioa, Tolosaldean baizik, baina burgin bizi da aspaldi eta ongi ezagutzen du aldmadien tradizioa. Elkarteko kidea baita. Eguna handia izaten dela aitortu ditu, are handiagoa aurten 25. urteurrena delako.

Jada ez da almadien beharrik, baina garaian aritzen zirenak bizirik daude oraindik, eta omenaldia ere jasoko dute. Lanbide gogorra zen almadian aritzea. Ez baitzen  soilik ibaian jeistea, lehendabiziko enborrak moztu behar ziren, eta gero ibaira joan. Lanbide hori baina, desagertu egin zen, 1952. urtean ESAko urtegia eraiki zutenean. Ibaia ur emari nahikorik ez zuen eta kamioiekin hasi ziren egurra garraiatzen.

Ondoren sortu zen Almadien  festa, modu oso txikian hasieran, eta beti  auzolanean. Oraindik ere auzolanean egiten den festa dela erran digu Eriz Lasak.