"Frankismoaren inpunitatea erakunde eta herritarren batasunarekin apurtuko dugu"

Europako parlamentuko diputatu talde batek, Espainiako gobernuari presio egin diezaiola eskatu dio Europako Batzordeari, Argentinako Servini epaileak martxan duen kereila oztopa ez dezan. Halaber, Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskatu diote Argentinako kereilan akusazio partikular gisa aurkeztu dadila. "Geroz eta erakunde gehiagok eman dute urrats hori, eta zerrenda handituko da datozen asteetan" esan digu Josu Ibargutxi Argentinako Kereilako Euskal Plataformako kideak. "Presioa handitzea da helburua, eta estatuak erantzukizuna hartzea"

Audio_placeholder

"Frankismoaren inpunitatea erakunde eta herritarren batasunarekin apurtuko dugu"

Loading player...
Josu Ibargutxi
Josu Ibargutxi

Herritarrak eta erakundeak elkartuta, "Espainiar estatuan frankistek duten inpunitatearekin amaitzeko" aukerak handitzen direla uste du Ibargutxik. "Europan eta nazioartean ere Espainiak kriminalak babestea ez da ulertzen". Argentinako ekinbidearekin itxaropentsu mintzatu zaigu Ibargutxi.