Arlo sozialaren estatalizazioa, Idomeniko lekukotzak eta Mungiako gaztetxearen urtemuga

Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da irratien tartean, eta euren bueltako politika, hizkuntza nahiz agenda kontuak errepasatu ditu.

Audio_placeholder

Arlo sozialaren estatalizazioa, Idomeniko lekukotzak eta Mungiako gaztetxearen urtemuga

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, ELA sindikatuko idazkari Adolfo 'Txiki' Muñozi egindako elkarrizketa. EHUren Leioako campusean atzo ertzaintzak izandako jarreraz  Dorleta Agirianok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Halabedi irratiko Jon Aranburuk Igor Goikolearekin hitz egin du, Halabediko hainbat lagun Greziara joan baitira Idomenin dauden errefuxiatuen egoeraren berri bertatik hedatzeko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta Gernikako bonbardaketaren urtemuga bizitzeko moduaz hausnartu dugu harekin. Amaitzeko, Mungiako Errota gaztetxearen urtemugarako ospakizunen berri ekarri digu Iker Lasak.