"Euren ofizioan oso-oso onak direlako zenbaitek ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere"

Umetatik omen dakigu ezaguera guztiek ez dutela berdin balio, hala uste du Eneritz Albizuk.

Audio_placeholder

"Euren ofizioan oso-oso onak direlako zenbaitek ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere"

Loading player...
Eneritz Albizu
Eneritz Albizu

Horren harira, ezagun baten istorioa kontatu du: Albizuren ezagun euskaldun bat Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzara joan omen zen, harreran zegoen emakumeari bere zalantzak azaldu omen zizkion, harrerakoaren erantzuna, gaztelaniaz, dena Interneten zeukala ongi adierazita. Albizuren ezagunak 60 urtetik gora ditu eta ez da Internetarekin ongi moldatzen, baina harrerako emakumearen ezjakintasuna ere agerikoa da: ez zekien euskaraz. Horrek beste hainbat lanbidetako jendea gogorarazi dio, kazetariak edo medikuak, besteak beste.