"Iruñeko haur eskolena urrats bat da, urteetako bidegabekeria bukatzeko lehen aldaketa"

Iruñeko haurreskolen gaiari heldu dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Audio_placeholder

"Iruñeko haur eskolena urrats bat da, urteetako bidegabekeria bukatzeko lehen aldaketa"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Duela 30 urte sortu zituen lehenengoak Iruñeko Udalak, eta zortzitik bi soilik ziren euskarazkoak. Egun, hamazazpi dira, baina euskarazkoen kopuruak bere horretan jarraitu du. Hargatik, Petriatik salatu du guraso euskaldunek seme-alabak gaztelaniazko haurreskoletara eraman behar izan dituztela, edo bestela hiria osoa gurutzatu euskarazko haurreskola batera eraman ahal izateko. Datorren ikasturterako euskarazko eskaintza handitzea erabaki du udalak eta Petriatiri berri ona iruditzen zaio. Baina berdinatsunera bidean urrats gehiago egin beharko direla ere iruditzen zaio, Nafarroako Gobernuak ere neurriko erabakiak hartu beharko dituela.