Herriarena zena herriari itzultzeko eskaera elizari

Eliza Katolikoak urte luzez bere alde izan du frankismo garaitik datorren Hipoteka Legea ondasunak bere izenean jartzeko. Ez ditu soilik eraikin erlijiosoak bereganatu, kasu askotan baserriak, kirol azpiegiturak edota plazak ere badaude. Gasteizko parlamentuaren ekimenari jarraiki, Bilboko Eh Bilduk udalari eskatu dio prozedura abia dezala "herriarena zena herriari itzultzeko", Alba Fatuarte zinegotziak esan digun bezala.

Audio_placeholder

Herriarena zena herriari itzultzeko eskaera elizari

Loading player...
Olabeagako Santa Ana eliza
Olabeagako Santa Ana eliza

Elizak EAEn azken urteetan egin dituen inmatrikulazioen inguruko txostena aurkeztu zuen Gasteizko parlamentuan Eusko Jaurlaritzak. Txosten horretan zerrenda ez ezik, erakundeei horiek berreskuratzeko baliabideak eskaintzen ziren. Bilbon hasi dira mugitzen, eta Eh Bilduk eta Goazen Bilbaok Olabeagako Santa Ana eliza eta Abusuko Artzai Onarena berreskuratzeko prozedura has dezala eskatuko diote Aburtoren gobernuari.

Eh Bilduko zinegotzia den Alba Fatuarteren aburuz, "hau ez da Elizaren kontrako afer", kontua ondare publikoa defendatzea da eta urteetan gaizki egin dena zuzentzea".