Mateo Albéniz donostiarra, Mozart eta beste autore batzuk Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Mateo Albéniz donostiarraren pieza batekin hasi dugu aste honetako Klasikoak irratsaioa. Euskal musikarekin topatzeaz gain, jatorri eta garai ezberdinetako konpositore ospetsuen lanak entzuteko aukera ere izan dugu.

Audio_placeholder

Mateo Albéniz donostiarra, Mozart eta beste autore batzuk Klasikoak irratsaioan

Loading player...
Klasikoak
Klasikoak

Jarraian, honako lan ezberdinetan zehar egin dugu ibilbidea: Amadeus Mozarten "Elvira Madigan", Edvard Griegen "Peer Gynt", Christoph Willibald Glucken "Alceste" lanaren baitako "Divinité du Styx", Frédéric Chopinen "Tristesse", Antonín Dvořáken "Humoresque", Claude Debussyren "Claire de Lune", Jules Masseneten "Thais" lanaren parte den "Meditation", Vivaldiren "Lau Urtaroak" laneko "Negua", Ludwig van Beethovenen "Für Elise" pianoz, Niccolò Paganiniren "Cantabile". Eta amaitzeko, ohikoa den bezala, zinemako musikari tartea eskaini diogu "My Fair Lady" filmeko soinu-bandarekin.