Iruñeko euskalgintza “pozik” Udalak euskararen alde emandako urratsagatik

Iruñeako Udalak beste bi haur eskolatan jarriko du euskarazko irakaskuntza eta erabakiak “poza” sortu hiriburuko euskalgintzan eta baita, orain arte, euren seme-alabak D ereduan matrikulatzkeo eskubiderik ez zuten gurasoengan ere. Horixe adierazi digu goizean, Kalegorrian saioan, Asier Biurrunek, Iruñeako AEKko ordezkariak.

Audio_placeholder

Iruñeko euskalgintza “pozik” Udalak euskararen alde emandako urratsagatik

Loading player...
haus eskoletan D eredua eskaintzeko aldarria ozen entzuten da Iruñeako kaleetan.
haus eskoletan D eredua eskaintzeko aldarria ozen entzuten da Iruñeako kaleetan.

Hori bai, oraindik euskararen normalizazioa lortzeko urratsak falta direla nabarmendu du Biurrunek. Azken hogei urteotan hamazazpi haur eskoletatik bitan soilik zegoen euskarazko eskaintza eta datorren ikasturtetik aurrera, Iruñekao Udalak jakitera eman duenaren arabera, lau izango dira euskarazko eskaintza egingo dutenak. Haur eskoletan D eredua auzo guztietara zabaltzeko ordea, lana dute oraindik Iruñean.