Formazioa baino esplotazioa

Praktika garaia abiatuko da orain gazte eta ikasle askorentzat, lan mundura salto egiteko aukera. Formatzeko eta esperientzia praktiko bat jasotzeko helburua duen ekimena gazteen esplotazio bihurtzen dela uste dute Ikasle Abertzaleak, Ernai eta LAB sindikatuak. Horregatik, kanpaina abiatu dute Lanbide Heziketako praktiketan gazteen eskubideak bermatzeko.

Audio_placeholder

Formazioa baino esplotazioa

Loading player...
LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek eskainitako agerraldia
LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek eskainitako agerraldia

LAB sindikatuko zeharlerroko politika arduradun Izaskun Garziarekin eta Ernai gazte antolakundeko Irati Sienrarekin hitz egin dugu. Arlo honetan ere aliantzen beharra mahai gainean jarri dute, gazteak sindikalgintzara gerturatzea eta sindikalgintza gazteengana.