“LEP iruzurra! Aldaketari Bai!” lelopean elkarretaratzea deitu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek

Irakaskuntzako Lan Eskaintza Pubikoaren (LEP) prozesua luzea eta korapilatsua izan da Nafarroan eta, azkenean, irakaskuntza arloan gehiengoa duten sindikatuek (LAB, ELA eta Steilas) euren desadostasuna azaldu dute.

Audio_placeholder

“LEP iruzurra! Aldaketari Bai!” lelopean elkarretaratzea deitu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek

Loading player...
Jose Luis Mendoza hezkuntza kontseilariak azaroan ekin zion oposizioak egin ahal izateko bideari. (Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS)
Jose Luis Mendoza hezkuntza kontseilariak azaroan ekin zion oposizioak egin ahal izateko bideari. (Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS)

Besteak beste, LEP honek zerrenda bateratua baztertzen duela kritikatu dute LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta horregatik, protestak iragarri dituzte. Gaur bertan, “LEP iruzurra! Aldakeri Bai!” lelopean elkarretaratzea deitu dute eguerdiko 12:00etan Nafarroako Jauregiaren aurrean. Egoera korapilatsu hau ulertzeko eta zehazki, LEParen kontrako jarrera azaltzeko LAB sindikatuko Ainara Artetxerekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.