"Bidegi auzia ikertu eta 30 milioi eurorekin zer gertatu den argitzea da helburua"

Gidari izeneko herritar elkartea aurkeztu dute gaur. Amaia Zabaletak adierazi digunez, "Bidegiren baitako ustelkeria kasuen ikerketa muturreraino eramango dela bermatu" nahi dute, eta 30 milioi eurorekin "zer gertatu den argitu". Herri presioa egin ez ezik, Bidegiko kereilan herri akusazio bezala aurkeztu dira.

Audio_placeholder

"Bidegi auzia ikertu eta 30 milioi eurorekin zer gertatu den argitzea da helburua"

Loading player...
Amaia Zabaleta, Mikel Martin eta Iñigo Louvellik Gidari elkartea aurkeztu dute. (ARGAZKI PRESS)
Amaia Zabaleta, Mikel Martin eta Iñigo Louvellik Gidari elkartea aurkeztu dute. (ARGAZKI PRESS)

"Bidegi auzia herritarren auzia dela argi dugu", esan du Gidari elkarteko Amaia Zabaletak, "herritarron poltsikoa baita kaltetua". Erakunde publikoetatik auzi hau ikertzeko "konpromiso eskasa" dagoela diote Gidari elkartetik, eta auzian herri akusazio bezala pertsonatu dira. Aurrera begira, Gidari elkarteak eragile eta herritarrekin elkartzea du helburu, elkartea aurkeztu eta Bidegi auziaren inguruko hitzaldiak emanez.