Astraren hamarkada, Martxoak 3 elkartekoen lana eta Askapenako auzipetuen absoluzioa

Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak gatazkaren inguruko berriak eta Baionako ospitaleko nobedadeak aipatu dizkigu irratien tartean.

Audio_placeholder

Astraren hamarkada, Martxoak 3 elkartekoen lana eta Askapenako auzipetuen absoluzioa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Gernikako Astra lantegi okupatuaren hamargarren urtemugaz egin duten erreportajea. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Martxoak 3 elkarteko Lander Garciarekin hitz egin du, aurten 40 urte beteko baitira Gasteizko Zaramagako elizan bilduta zeuden langileen aurka oldartuta poliziak bost lagun hil zituenetik. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta hedabideen bueltako nobedadeak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Askapenako auzipetuen absoluzioaz Unai Vazquezek Info7 irratian esanak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.