Amaia Izko:"Lortu dugu auzitegiak frogak beste modu batez interpretatzea"

Pozik mintzatu da Amaia Izko, Askapenako auziperatuen abokatua, absoluzioaren aurrean. "Gutxitan jasotzen ditugu absoluzioak zoritxarrez" aitortu du. Halaber, "frogak oso ahulak eta poliziaren hitzak pisu gehiena" duen gisa bereko epaiketetan "guztiz kontrakoa gertatu" izan dela gaitzetsi du. "Ilegalizazio politikaren ondorioek, gaur egungo egoeran ez eragitea" izan behar dela helburu uste du abokatuak.

Audio_placeholder

Amaia Izko:"Lortu dugu auzitegiak frogak beste modu batez interpretatzea"

Loading player...
Askapenako auziperatuak Amaia Izko abokatuarekin
Askapenako auziperatuak Amaia Izko abokatuarekin

Askapenako bost auziperatuak absolbitzen dituen sententziak ia ehun orri ditu, "ohikoa" Amaia Izkoren esanetan. Oraingoan ETArekin auziperatuek duten harremana "frogatzerik ez dagoela" dio sententziak. Baina hori "modu borobilean esan ordez, bueltaka eta bueltaka modu errepikakorrean" aritzen dela esan digu abokatuak. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak jar dezaketen helegiteari buruz galdetuta, uste du "zail" dutela, prozedura guztian erakutsi dituzten "froga ahulak ikusita, egingo balukete, ez litzateke hausnarketa juridikoetan izango".

"Bidegabekeri handiak ikusi ditugu Espainiako auzitegietan, elementu gutxirekin zigor gogorrak jarri izan dituzte. Orain ordea, beste modu batean interpretatu dituzte frogak eta argudioak, hori lortu dugu, eta poztekoa da."