"Mediku euskaldunok beharrezko txostenak euskaraz izatea eskatu behar dugu, baita pazienteekin hizkuntza adostu ere"

OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen helburua gizartea euskalduntzen bere ekarpena egitea da, osasun arloari begira. Bertako kide da Aitor Montes familia medikua, eta zehaztu du osasun arloko langileek ez dutela behar besteko kontzientziarik, langileen %1ak soilik hautatu baitu euskara lehen hizkuntza gisa. Lan mundua euskalduntzearen erronkari osasun arlotik erantzun behar diotela uste du, besteak beste, pazienteei ere zor zaielako. Edonola ere, pazienteek euskara lehenesteko hautua ezinbestekoa dela gogorarazi du, baita euskaraz artatzen ez dituztenean dagokien tokian kexa aurkeztea ere. Egun mediku ikasle diren etorkizuneko medikuek, bestela, euskaraz ikasteko ahalegina egin arren, lan mundu erdaldunarekin topo egingo baitute.

Audio_placeholder

"Mediku euskaldunok beharrezko txostenak euskaraz izatea eskatu behar dugu, baita pazienteekin hizkuntza adostu ere"

Loading player...
Aitor Montes
Aitor Montes

.