Naxari Altuna: "Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako".


Gaurko saioan Naxari Altuna ETBko kazetariarekin aztertu dugu Oiartzun eta Athleticen arteko derbia. Halaber, euskal taldeen osasuna ere baloratu dugu berarekin.
Bestalde, partida zuzenean ikusi zuen Jon Maia bertsolariak bere ikuspuntua eman digu eta gainera bertso dotore bat oparitu digu.
Ane Bergararekin (Bartzelona) Realaren aurka jokatu zuten partida xehetu dugu eta Bartzelonan egin dituen lehen hilabeteen berri ere eman digu.

Audio_placeholder

Naxari Altuna: "Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako".

Loading player...
kirol
kirol

Azu Muguruza IDK Gipuzkoa EHU-ko entrenatzaileak berriz, iragan denboraldiko entrenatzaile onenaren izendapena jaso zuen atzo. Horri buruz eta taldeak lorturiko garaipenari buruz - etxeko lehenengoa - mintzatu gara berarekin.
Jon Lopez Leioako waterpolo taldeko entrenatzailearekin denboraldiko lehen itzulian taldeak eman duen maila baloratu dugu.
Horretaz gain, Ana Masa (Errugbiko Euskal Selekzioa) eta Izaskun Garcia (Gernika) ere elkarrizketatu ditugu.