Iñaki Egaña:"Kontakizunaren aro historikoan, iheslariek leku bat behar dute izan"

Euskal Memoria Fundazioak "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)" lan monografikoa aurkeztu du. Lanaren egile eta fundazioko presidente Iñaki Egañak aitortu du, "harrituta" geratu direla pentsatzen zutena baino "askoz herrialde gehiagotara" egin dutelako ihes euskaldunek. Milaka errealitate horiek, "izen-abizenekin azaleratu eta plasmatzea" du helburu fundazioak, "horiek ere errelatoaren parte direlako".

Audio_placeholder

Iñaki Egaña:"Kontakizunaren aro historikoan, iheslariek leku bat behar dute izan"

Loading player...
Eugenio Etxebeste, Iñaki Egaña, Ikerne Letamendi eta Mixel Mendiboure. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Eugenio Etxebeste, Iñaki Egaña, Ikerne Letamendi eta Mixel Mendiboure. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Mila orrialde ditu gaur Euskal Memoria Fundazioak aurkeztu duen liburu monografikoak. Nahiz eta atzeragotik ekin liburuan, 1936. urtea hartu dute hasieratzat. Egañaren esanetan, "36ko erbestea izugarria izan zen, 150 bat mila euskaldunek euren sorterria utzi zutelako, zihur aski XX.mendeko tragedia handiena gurean". "Exilioa ez du norberak aukeratzen, behartua da" Egañak esan digunez eta beraz milaka adibide daude gurean. Horietako batzuk pixkanaka kaleratu nahi ditu fundazioak, eta "hasiera baino ez da" lan hau. Halaber, lortu dituzten identitate guztiak jarriko dituzte webgunean, "zenbakiak baino, pertsonak direlako".