"Muturrak leundu ditugu"

Aurri gara hirugarren diskoa kaleratu berri du Izaki Gardenak taldeak. Melodia landuagoekin honakoa "diskoagoa" dela diote, euren buruei presiorik ezarri gabe baina "gozatuz eta ahalik eta kantu hoberenak eginez" datozela aitortu digu Jon Basaguren taldeko abeslari, gitarra eta konpositoreak. Malenkonia tonua duen diskoa, alde hauskorra bai baina "gauza politez disfrutatzen dakien jendea maite dugu" argi utzi digu taldeko arimak. Urpekontziak eta Hibernazioa kantua jo dizkigu.

Audio_placeholder

"Muturrak leundu ditugu"

Loading player...
Jon Basaguren @kalegorrian
Jon Basaguren @kalegorrian

Donostiako Victoria Eugenian ariko dira gaur zuzenean diskoa aurkezten. Abenduaren 6an Durangoko Ahotsenean, hilaren 11an Zestoan eta urtarrilaren 9an Iruñean.