Gizenekiko fobia, klima aldaketa eta Argentinako hauteskundeak

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin bat egin dugu eta gizentasunarekiko dauden estereotipoez hausnartu dugu

Audio_placeholder

Gizenekiko fobia, klima aldaketa eta Argentinako hauteskundeak

Loading player...
zebra
zebra

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagari egindako elkarrizketari esker, Parisen klima aldaketaz egingo duten COP21 goi bileraren berri izan dugu. Hiru Damatxo egitasmokoek Arantza Santestebani egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera. Amaitzeko, Ivan Calzadok Argentinako hauteskundeez Info7 irratian esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.