Yellow Submarines urazpiko musika saioa berria

Abenduaren 3an, hasiko da Yellow Submarines saio berria info7 irratian. Maria Ugartetxeak eta Ines Garciak osatzen dute Las Marines  eta gogo biziz pintxatzen dute musika. Aretoak dantzan jartzen jarraituko dute, noski,  baina hori nahikoa ez, eta Info7irratian saio bat egitera ere animatu dira.

Las Marines
Las Marines

"Istorio hau apurtxo bat deskontrolatu zaigu eta honen ondorioz irratsaio bat jaio da, Yellow Submarines" diote Maria eta Inesek.

Yellos Submarines saioari buruz galdetuta, zera erantzun digute " Saio eklektikoa izango da gurea; musika vintagea berreskuratuko dugu itsas hondotik eta nobedadeak amuz arrantzuko ditugu"

Beraz, adi. Hemendik aurrera, hamabostero, itsaso indie baten barruan nabigatuko dugu  ordubetez Las Marines bikotearen konpainia ederrean. Lehendabiziko saioa, abenduaren 3an izanen da, ortzeguna.

Aurrerapen bezala, eta benetan ari garela frogatzeko...hemen Ines eta Maria, jo eta su, Info7 irratiko estudioetan...