Ane Muguruza: "Josu eta Santi harro egongo lirateke herria martxan ikustean"

31 urte eta 26 urte igaro dira Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteak hil zituztenetik. Ane Muguruzak, Josuren alabak, esan digu "herriak babestu" dituztela. Alabaina, Estatuaren edota alderdien partetik ez dute halakorik izan.

Audio_placeholder

Ane Muguruza: "Josu eta Santi harro egongo lirateke herria martxan ikustean"

Loading player...
Muguruza eta Brouardi omenaldia Errekalden. Luis Jauregialtzo/ARP
Muguruza eta Brouardi omenaldia Errekalden. Luis Jauregialtzo/ARP

Egunero du gogoan Josu Muguruza Anek. Ez zuen ezagutzeko aukera izan, duela 26 urte hil zuten Madrilen tiroz. Gaurko eguna, ez dute sentitzen Josu eta Santiren senideen egun bezala, "herriaren egun" gisa baizik. Halaber, berezia da eurentzat: "hunkigarria eta oso betegarria da, indartuta ateratzen gara egun honetatik".

Ane Muguruzak salatu du, Estatuaren biolentziaren biktima izateak "alboratutako biktima" izatea dakarrela egun. Sufrimendu guztiak maila berean egon behar dute Muguruzaren aburuz, "batek ez du besteak baino gehiago sufritu" gehitu du. Beharrezkotzat jo du euren" sufrimendua onartzea Estatuak, horrek suposatzen du makinaria errepresibo guztia aitortzea".

Eskubide osoa aldarrikatu du "nortzuk hil zituzten eta nortzuk agindu zuten" jakiteko. Haatik, alderdi politikoei "gaitzespen orokorretatik, gaitzespen indibidualetara" pasatzeko eskatu die Muguruzak.  "Zoru etikoaz hitz egiten dutenek ez dute sufrimendu guztia aitortzen, horiek ezin digute inolako moralitate irakaspenik eman" azpimarratu du.

"Erralato poliedrikoa" da memoria osoa sortzeko bidea Muguruzaren esanetan, "norberaren errelatoa besteenarekin" uztartzeko.