Galdera ikur asko Gerdaun

Gerdau Brasilgo multinazionalak lantokiak saltzeko asmoa hedabideetan agertu zenetik, informaziorik ez dute beharginek, eta noski kezka areagotzen du horrek. LAB sindikatuko industria federazioko Jon Ander Goñik "informazio eza" salatu eta langileei "elkarrekin borrokatzeko" deia zabaldu die.

 

Audio_placeholder

Galdera ikur asko Gerdaun

Loading player...
Basauriko manifestazioa
Basauriko manifestazioa

Euskal Herrian Basaurin, Gasteizen, Azkoitian, Legution eta Maltzagan ditu lantokiak Gerdauk. Multinazionalak guztia saltzeko asmoa filtratu zen hedabideetara. Halaber, ofizialki ez dute horren berririk langileek. Jon Ander Goñi LAB sindikatuko industria federazio arduradunak ohartarazi du kaleratze batzuk izan direla iadanik. Halaber, CCOO eta UGT sindikatuak "oraingoan ere enpresarien konplize" direla gaitzetsi du. Uste du mobilizazioak egiteko ordua dela eta elkarlana eskaini die gainontzeko sindikatuei protestak "ahalik eta jendetsuenak" izan daitezen.