"Tristea litzateke erraustegia arrazoi juridikoengatik geratzea bertan behera baina ongi etorria"

Zubietako errauste plantaren bideragarritasuna zalantzan jarri du GHK Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioaren egoerak. Azken honen izaera aldatu du Madrilgo gobernuak eta ondorioz, 50 milioiko zorra izateaz gain errauste planta aurrera eramateko estrukturarik gabe gera daiteke. Asko dira azken aldian erraustegiaren balizko proiektua mahai gainean jarri duten albiste eta ekimenak. Horiek aztertu ditugu Zero Zabor taldeko Ainhoa Arrozpiderekin.

Audio_placeholder

"Tristea litzateke erraustegia arrazoi juridikoengatik geratzea bertan behera baina ongi etorria"

Loading player...
Donostiako Zurriola hondartzan egindako mosaikoa
Donostiako Zurriola hondartzan egindako mosaikoa

GHKren egorea larria izanda ere errauste planta egiteko asmo irmoa azaldu du Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak (PSE). Alderdikide duen Lasarte-Oriako alkateak berriz aste honetan esan du, erraustegia nahi dutela baina etxetik urrun. Bien bitartean, errauste plantaren aurkako herri ekimenak ugaritzen ari dira eta datuak ere argigarriak dira: Debagoienak marka hautsi du bilketan, hondakinen %77,08 bereizita biltzea lortu du. Horrela, gutxien kutsatzen duten Europako herrialdeen rankingean lehen postuetan kokatu da. Eredu desberdinak daude martxan eskualde honetan (atez atekoa, mixtoa, edukiontziak edota herri txikien eredua) "partida jokatzeko karta bat baino gehiago dago" adierazi digu Zero Zaborreko Ainhoa Arrozpidek.