Gure herriaren historia modu atseginean kontatua

"Geure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspegitik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz sortu da proiektua" diote Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia egitasmoa martxan jarri duten lagunek. Euskal Herriko Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortu dute gaztetxo eta haurrei begira pentsatu baina familia osoarentzat baliagarria den proiektua. Liburu, ipuin sorta, mahai-joko eta atari digitala dira egun, marrazki bizidun izan nahi du etorkizunean.

Audio_placeholder

Gure herriaren historia modu atseginean kontatua

Loading player...
‘Lur eta Amets’ proiektuaren bultzatzaileak, aurkezpenean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
‘Lur eta Amets’ proiektuaren bultzatzaileak, aurkezpenean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Proiektuaren koordinatzaile lanetan aritu den Elkar argitaletxeko Aintxine Mendizabalekin eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Telliturekin hitz egin dugu.