"Merkatu librearentzat traba, guretzat eskubidea"

EB eta AEB sekretupean negoziatzen ari diren TTIP merkataritza itunak hari mutur asko ditu. Informazio gutxi dago, baina aurrez eginiko antzeko akordioetan edota jakin den apurrean oinarrituta, EH Bilduk liburuxka kaleratu du. Dani Maeztuk aitortu du "terminoak ez direla errezak, baina herritarrek pairatuko dituzten ondorioak latzak izango direla"

 

Loading player...
Bruselan, EBren egoitza parean eginiko protesta
Bruselan, EBren egoitza parean eginiko protesta

Dani Maeztuk ohartarazi du eredu kapitalista eta globalizazioaren barruan "merkantziak eta zerbitzuak alde batetik bestera mugitzea" dela asmoa. Baina horretarako "legeak armonizatu eta merkatu librearen interesak defendatuko dituen arbitraje tribunalak sortu nahi dituzte" gehitu du EH Bilduko parlamentariak. "Merkatu librearentzat traba direnak, herritarrentzat eskubideak dira, babes neurriak". Adibide zehatzak ere jarri ditu, esaterako frackingaren ustiaketa: "Gasteizko parlamentuak nahiz eta debekatu, TTIP-arekin AEBtako enpresek indemnizazioak eskatu ahal izango dituzte frackinga eragozteagatik". Ingurumenean ez ezik, langileen eskubideak zapaldu behar badira, egingo dutela iradoki du. Herritarrak informatzeko helburuz kaleratu du liburuxka Eh Bilduk, ondoren kontrako mugimendua handitu dadin.