Teresa Toda:"Sinestu behar dugu gauzak aldatu ditzazkegula"

Euskal presoen eskubideen defentsan aritzen diren Bagoaz! eta Sare herritar mugimenduek, "Konponbiderako Urratsak" izeneko manifestua aurkeztu dute. Elkarlanean jardungo dute, eta lehen fruitua, datorren Urtarrilaren 9an Bilbo eta Baionan egingo den manifestazioa. Teresa Toda Sarekidea gurean izan da. "Indarrak batzea garrantzitsua" dela, eta "presioa egiten jarraitzearen" beharra nabarmendu du.

Loading player...
Aiete jauregian aurkezpena. JUAN CARLOS RUIZ/ARGAZKI PRESS
Aiete jauregian aurkezpena. JUAN CARLOS RUIZ/ARGAZKI PRESS

Jakitun dira Hego eta Ipar Euskal Herriko Sare eta Bagoaz, presoen aldeko mugimenduak, azken urtean egoera ez dela aldatu. Baina Teresa Todak "presioa egitearen" garrantzia nabarmendu du. "Jendartea motelago" ikusten du Todak, baina "presoek eta jazartuek merezi dute kalean indarrak biderkatzea" azpimarratu du. Sarekidearen arabera, "gauza txikietatik hasi eta guztien ahaleginarekin egoera iraultzea da helburua". Bagoaz eta Sarek helburu amankomunak dituztela ohartuta, une batzuetan elkarrekin aritzeko manifestua aurkeztu dute, eta "lehen fruitua Urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon une berean egingo diren manifestazioak izango dira".