Hezkuntza eredua, heriotza duina eta 'Alternatiben herria'

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, hezkuntza ereduaz Radiokulturakoek Ane Ablanedorekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua. Eguneko Adierazpenen tartera, orain 40 urte gerra zikinak eragindako lehen biktima Iñaki Etxaberen ingurukoak ekarri ditugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin hitz egin du, Adela Lago neskato galiziarrak mahai gainean jarritako duin hiltzeko eztabaidaren inguruan. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin urriaren 24an Bilbon izango den 'Alternatiben herria'-z aritu gara. Amaitzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak eta Axun Ertzibengoak 'Euskaraz ederrago' kanpainaz esandakoei lekua egin diegu.

Loading player...
Zebrabidea