Hiru urte eta erdiko espetxe zigor eskaera errepidean kateatzeagatik

2009ko abenduaren 22an Olentzeroz mozorrotutako lagunek protesta egin zuten hormigoiz betetako bidoietan besoak sartuta azpiegitura handien kontra. Ia bost urte geroago bederatzi lagun epaituko dituzte Barakaldoko auzitegian. Olentzero horietako batek, Xabik kontatu digu "protesta baketsua izan zela, ez ordea Ertzaintzaren jarrera." Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute haientzat.

Loading player...
2009ko protesta Megaparken
2009ko protesta Megaparken

Protesta hura egin zuen batekin izan gara, Xabirekin. Esan digu duela ia sei urteko ekintza "eredu sozioekonomiko jakin baten kontra" izan zela. Atxilotuak izan ziren, eta sei urte hauetan hilabetero epaitegian sinatu eta uneoro lokalizatuak egon behar izan dute. Xabiren ustez, "guztiz ilogikoa da, hiru urte eta erdiko espetxe zigorra, baina orain arte zigortu gaituzte." Bihar hasiko da epaiketa eta desordena publikoa eta trafikoaren segurtasunaren kontrako lege-haustea leporatzen diete. Halaber, "gogotsu" daudela esan digu eta herritarrei dei egin die "azpiegitura zoroen kontra borroka egitera".