Kataluniako hauteskundeen ondorena, eta "Loreak" filma Oscarretara bidean

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Kataluniako emaitzez gain, han gertatuak Euskal Herrian izan dezakeen eraginaz aritu gara.

Loading player...
Zebrabidean
Zebrabidean

"Loreak" filmak Oscarretan lehiatzeko izan dezakeen aukeraz Itziar Ituñorekin aritu gara. Elkarrizketaren tartean, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfort Iñaki Barcenarekin aritu da Kataluniako emaitzei arlo sozial eta ekologikotik begiratzen. Amaitzeko, Gaindegiako Imanol Esnalekin Euskal Herriko etxebizitzen prezioen bilakaera aztertu dugu.