"Espainia inperialista epaituko dugu"

Urriaren 19an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Askapenaren kontrako auzia. Ordea, auziperatuak, Askapena eta herri mugimendua ez daude prest "Espainia inperialistak" epaitu dezaten. Horretarako Herri Epaiketak egin, eta Urriaren 12an, hispanitatearen egunean, Espainiaren kontrako sententzia aterako dute. Unai Vazquez auziperatuak "epaituak izatetik, inperialismoa epaitzera pasako gara" azpimarratu du.

Loading player...
Askapenaren agerraldia Gasteizen
Askapenaren agerraldia Gasteizen

Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa eta Unai Vazquez Askapenako kideen kontrako epaiketa aurki hasiko da. Fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat, baita Askapenaren ilegalizazioa ere. Unai Vazquezek esan digu indartsu daudela, "Espainiaren jarrera inperialista eta zapaltzailea epailearen aurrean erakusteko gogotsu gaude". Baina Madrilera joan aurretik Herriak Libre dinamikaren baitan epaiketak martxan daude Euskal Herrian. Helburua, herritarrek Espainiaren izaera kondenatzea izango dela esan du Vazquezek, eta gainera sententzia hispanitatearen egunean kaleratuko da. Dinamika honen xehetasun guztiak kontatu dizkigu Askapenako kideak.