"Nortasuna, bakardadea eta beldurrari buruzko maisulana"

Gaizka Izagirrek aitortu digu, sopresa handia eraman duela Perlak Saileko Anomalisa film honekin. Nortasuna, bakardadea eta beldurrari buruzko maisulana iruditu zaio. Stop Motion teknikaz egindako filma da, akaso, ikusle batzuentzako traba izan daitekeena; baina ez du horrela uste Izagirrek. 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

Charlie Kaufmanek honako film hauen gidoia idatzi du: Being John Malkovich (Nola izan John Malkovich, 1999), Human Nature (2001), Adaptation (2002), Confessions of a Dangerous Mind(2002) eta Eternal Sunshine of the Spotless Mind (Ahaztu nazazu!, 2004). Zuzendari lanetan, Synecdoche, New York filmatu zuen 2008an. Duke Johnson produktore, zuzendari eta gidoigilea da. Telesailak egin ditu (Moral Orel, Mary Shelley's Frankenhole eta Community) eta bi film labur zuzendu ditu: Marrying God (2006) eta Before Orel: Trust (2012). Anomalisa filmak Epaimahaiaren Saria irabazi du Veneciako zinema-jaialdian.