Egingo al da Gipuzkoan errauskailua?

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente da Ainhoa Intxaurrandieta. Kontsortzioko batzarrean  kargu berriak izendatu ziren, baina Intxaurrandietak oraindik presidentea da, entitate publikoko karguak berritu arte. Galdera zuzena egin diogu, egingo al da Gipuzkoan errauskalilua?

Loading player...
Ainhoa Intxaurrandieta, actual presidenta de GHK. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Ainhoa Intxaurrandieta, actual presidenta de GHK. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Nazioartean erakunde guztiek txalotu duten Gipuzkoako hondakinen kudeaketa arriskuan dagoela ohartarazi du Intxaurrandietak. Errauskailua egin eta Europako zuzentarauen aurka egingo dutela PNV eta PSEk adierazi du, betiere interes partikularren mesedetan. Ulergaitza egiten zaio esaterako, PSOEk beste erkidegoetan errauskailua baztertu, eta gurean mediatikoki eta politikoki hondakinekin egin den erabilera. Guztiaren gainetik, gauzak ongi egin direnaren sentsazioa du Intxaurrandietak.