Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

HEGO HAIZEA BIZIAGO ETA HODEIAK ZERU SABAIAN

Atlantikoko borraska mehatxuka dela, atzoko itxura mantenduko du aldaketatxo batzuk gorabehera. Tenperatura berdintsu, baina hego haizea apur bat biziago eta hodeiak zeru sabaian. Hala ere, itxura ona mantenduko du egunean zehar eta gauean hego haizea zakartu egingo da. Euri arriskurik batere ez lurralde osoan eta giro goxoa lekurik gehienetan, behe laino eta ihintzik batere gabe. Udazkeneko giro tipikoa, bere alde ona erakutsiz. Gaur gauetik nahasten hasiko da eta bihar goibeldu eta hego haizea zakarrago.

Bihar

GOIBELTZEN ETA HEGO HAIZEA ZAKAR GOIZEAN ETA GERO BARETU

Eguraldi goibela, baina ateriari eutsiko dio gauera arte eta hor fronte batek mendebaldeko erasoa ekarriko du euria dariola. Epeltasunari eta ateriari eutsiko dio egunean zehar. Kostaldean barnealdean baino epelago eta beheetan goietan baino epelago. Itxura aldetik dezente galduko du, baina giro goxoa haize babesetan behintzat. Hala, pixka bat aldatuko da eguraldiaren martxa. Asko ez da txartuko asteartera arte, baina pixka bat petraldu bai. Beraz, gaur motel antzean eta bihar euri giroan eta freskatzera mendebalarekin.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)