[24 de marzo] El ojo derecho de ‘Kurro’ y ‘Pelitxo’ aparecían afectados por los múltiples disparos de Pasaia. Sus cuerpos estaban acribillados. (‘EGIN’)
Loading player...

 

 

Los kurdos celebran la festividad del Newroz. (Yasin AKGUL /AFP)

Turkiako poliziak Kurdistango Diyarbakir eskualdean dabilen euskal brigada geldiarazi, galdekatu, mihatu eta euretako bat atxilo eraman dutela kontatu digu Haize Atxesburuk. Oso kezkatuta hitz egin digu. Kurduen egun nazionala, Newroz eguna dela eta hango egoera bertatik bertara ezagutzeko joan da euskal brigada. Erdoganen izaera "faxista" oso agerikoa dela esan digu Haizek, eta errepresioa egunerokoa dela bertako kurduentzat.

Loading player...
Hezkuntzan greba deitu dute ELA, LAB eta STEILASek martxoaren 22rako. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba deitu dute gaurko ELA, LAB eta Steilasek, “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. Sindikatuek salatutakoaren arabera, azken urteotan hezkuntza sektorean gainbehera nabarmena ematen ari da hego Euskal Herrian eta instituzio desberdinen aurrekontuak horren lekuko dira.

Loading player...
Iturria: Topatu.eus

“LOMCE, Heziberri, EU2020. Sistemari aurre egin!” lelopean, greba eguna dute gaur Hego Euskal Herriko ikasleek, ikasle mugimenduak deituta. Goizean goiz piketeak izan dira nagusi ikastetxe eta Unibertsitate desberdinetan eta eguerdian, manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan eta eskualde buruetan.

Loading player...
Ainhoa Aznarez

Hazte Oír autobus transfoboari atzo Iruñean emandako erantzunari begira jarri gara gaur eta, besteak beste, Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentearekin hitz egin dugu. Bai, legebiltzarra, bai gobernua eta baita udala ere koordinatuta aritu zirela eta autobusari harrera ez-erosoa egitea erabaki zutela esan digu. Aldiz, gobernu espainiarreko ordezkaria izan zela sarrera ahalbideratu zuena.

Loading player...
Luhuson atxilotutakoak askatzeko eskatuz, elkarretaratzea egin dute Luhuson. (@LibreBN)

Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Joseba Santamaria, Fermin Munarriz y José Luis Úriz han reflexionado en torno al anuncio del desarme de ETA para el próximo 8 de abril y sobre las posibilidades de que los Gobiernos de Madrid y Paris boicoteen dicho desarme.

Loading player...
Agustin Unzurrunzaga

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako egunean SOS Arrazakeria taldeko Agustin Unzurrunzaga gonbidatu dugu gurera. EBak eta Turkiak duela urtebete sinatutako akordioaz eta honen ondorioez eta errefuxiatuak gurean hartzeko ditugun zailtasun eta ezinez hitz egin dugu berarekin. Gernikako bonbardaketaren urteurrenari begira ere jarri gara.

Loading player...
Indian bertako herritarrak ospakizunetan

Autolaguntzak, terapiak, psikologoak, couching-ak...negozio bilakatu da zoriontasunaren bilaketa? Zerk egiten gaitu zoriontsu? Eta neurtu daiteke zoriontasuna, zeren arabera? Atzokoa zoriontasunaren mundu eguna izan genuen honetan, gaiari heldu diogu tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin.

Loading player...
El parlamentario jeltzale Joseba Egibar, durante una intervención anterior. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Esta mañana, en Kalegorrian, hemos entrevistado al presidente del Gipuzkoa Buru Batzar del PNV Joseba Egibar. Egibar se ha referido al anuncio del desarme definitivo de ETA que tendrá lugar el próximo 8 de abril y ha puesto en valor el papel que “en todo este proceso” está desarrollando el Gobierno de Iñigo Urkullu.

Loading player...

Feminismoa eta politikaren eraldaketak liburua da berriki Lisipe bildumak kaleratu duen bigarrena. Mari Luz Esteban feminista, idazle eta EHUko irakasleak idatzi du eta bertan Euskal Herriko mugimendu feministak egun dituen arrisku eta erronkez gogoeta egiten du. Liburuan agertzen diren zenbait gako aipatu ditugu berarekin.

Loading player...

En declaraciones hechas esta mañana a Kalegorrian, el miembro de EH Bildu Oskar Matute ha criticado las reformas propuestas por PSOE y PNV en torno a la “Ley Mordaza”, porque en su opinión, “la Ley Mordaza no hay que tocarla como pretenden ahora PNV y PSOE en el Congreso. Hay que derogarla”.

Loading player...

Asteko argazkiak atalean berria ez zaigun gogoeta bati edo batzuei heldu die gaurkoan Bostok Photoko Gari Garaialdek: mundu guztiak patrikan mugikor bat duen garai hauetan ze funtzio du fotokazetarien lanak? Eta zergatik bideoak lehenetsi? Londonen izandako erasotik tiraka egin dugu gogoeta.

Loading player...

Esta mañana, Arantza Zulueta ha tenido que comparecer en la Audiencia Nacional española, después de que la AVT solicitase el reingreso en prisión de la abogada vasca.

Loading player...

La Fundación Joxemi Zumalabe presenta hoy en Iruñea (Katakrak, 19:00) la versión en castellano del libro "Piedra que rueda no cría musgo. Reflexionando sobre horizontalidad y militancia", resultado de un trabajo colectivo en el que se analizan los modelos de militancia, de funcionamiento y horizontalidad de los grupos, y las relaciones de género y otras asimetrías.

Loading player...
Loading player...

Antolatuta daude sexu langileak Nikaraguan eta euren lanbidea edozein lanbideren parekoa izan dadin urrats garrantzitsuak ematen ari dira. Azkena, sexu langileak bitartekari judizial izendatu izana auzitegi gorenak. Lan horren berri ematen du Girasoles de Nicaragua dokumentalak. Horri buruz hitz egin digu Ainara Lertxundi Garako kazetariak.

Loading player...

Sandra Barrenetxearen tortura ikertzeko auziaren bigarren egunean, lekukoek deklaratu dute. Tartean Barrenetxeak berak torturatzaileak identifikatu ditu. Hori garrantzitsua dela uste du Jone Goirizelaia abokatuak: "inportantea izan da salan egindako errekonozimendua. Hiru pertsona ezagutu ditu eta bakoitzak zer egin zion kontatu. Salak baloratu behar du ondoren, baina gure tesiaren aldeko frogak egon direla esan dezakegu".

Loading player...

Ebaluazioa diogunean nota, azterketa eta kontrolak datozkigu burura. Askoz ere gehiago behar luke izan nahiz eta horretara mugatu den egungo hezkuntza sisteman. Hori aldatu asmoz ordea, gogoeta abiatu du LAB sindikatuak eta Ebaluazio hezitzailea iruten izeneko jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetarako. Ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ditugu guk mahaiaren bueltan.

Loading player...

Gero eta gutxiago dira hirietako auzoetan ikusten ditugun frontoiak, baina daudenek zerbitzua eskaintzen diete auzotarrei eta gainera elkartzeko gune bat dira. Hori argudiatuta Gasteiz eta Donostiako hainbat herritarrek ahotsa altxa dute, Gasteizko alde zaharreko Auzolana pilotalekuaren eta Donostiako Amarako frontoiaren alde. Bertako auzotarrekin hitz egin dugu.

Loading player...

 

 

Decenas de personas han arropado a los artesanos de la paz en Baiona. (@Kazetaeus)

Iñaki Anasagasti, Juantxo Iturria y Larraiz Ugarte han reflexionado en torno al acto del próximo 8 de abril en Baiona, en el que se oficializará el desarme total y definitivo de ETA.

Loading player...

GURE GALBAHETIK-ION TELLERIA
 ...eta agur bat, Martin McGuinness-ni

Loading player...

Ostiralero bezala Ion Telleriak asteko errepasoa egin du Kalegorrian magazinean. Gure hedabideetan irakurrienak edo arrakasta gehien izan duten albisteak errepasatu ditu. Aipatu ditu tortura,  herri galdeketak,  gerra zikina  eta zendu berri den Martin McGuinness.
MUSIKA

Loading player...

Jarrera matxista hainbat salatu ditu Belako musika taldeak publikoki, eta bereziki kazetaritza alternatiboaren izenean idatzi eta esaten direnengan jarri nahi izan dute fokoa. Jenesaispop hedabidean egindako salaketa facebook-eko euren horman jarri eta gaur Lore Billelabeitiarekin hitz egin dugu. Amorrua eta tristura sentitzen dituztela aipatu digu.
ASTORROXA - ONINTZA ENBEITA

Loading player...

35 urtetik gora bikoterik gabeko emakume askori egiten zaizkien hainbat aipamen egin dizkigu gaur Onintza Enbeitak Astorroxa umore tartean. Berari egindako aipamenak dira eta guztiek sutu dute. "Etorriko zaizu", "zorte txarra izan duzu baina lasai" edo "badaukat lagun bat zuretzat" bezalakoak. Hori bai, maitemintzeko ez du inolako arazorik, urtean lau aldiz maitemintzen da, joan den astean azkena.
ETAREN ARMAGABETZEA

Loading player...

Apirilaren 8rako iragarri dute ETAren armagabetzea eta gizarte zibilaren esku geratu da. Iñaki Altuna Naiz agerkariko zuzendariak gurean eman ditu prozesuaren hainbat gako. Nabamerndu du zaila dela apirilaren 8a irudikatzea eta garrantzitsuena irakurketa politikoa dela, armagabetze prozesu berritzaile honek Euskal Herriari zein ekarpen egingo dion dela garrantzitsuena.

 

LAN MUNDUA

Loading player...

Lan munduko baldintzen eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta egin du berriki Olatukoopek Aztikerren laguntzarekin. Emaitza nagusiak eta eredu berri baterako gakoak aurkeztuko dituzte bihar Errenteria-Oreretan antolatu duten jardunaldian. Aurrerapena egin digu Aztikerreko Ekhi Zubiriak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

 

 

Talaiatik

Entzun gehiago

 

JAGOBA ZULUETA

Lurrikarak

 

OIER GOROSABEL

Kamerari irribarre

 

CARLOS AZNAREZ

La OEA de Washington

 

AMPARO LAS HERAS

Cuando se mata lentamente...

 

IRATXE URIZAR

Aprendiendo a cuidarnos

 

AMAIA ELU

Unreal engine

 

FITO RODRIGUEZ

Zorroaga, izen femeninoa da

 

La memoria
Loading player...
RFever

Saioa asteburu honetan Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia izan da.

Loading player...
Burdinola

Nazioarteko nobedadeen artean, AEBetako Havok taldearen "Corformicide" diskoa izan da protagonista. Horrekin batera, Nightrage, Overkill, Evocation eta Benighted banden berriena eskaini dute.

Loading player...
elhuyar

Espazioari begiratu diote Elhuyareko Quark saioan, topatu berri duten zazpi exoplanetako sistemari buruz hain zuzen ere.

Loading player...
Whitney Houston

21.mende hasieran entzuten zen r&b edo soul berria eta hiphop abestiak entzuteko aukera izan dugu Revolutionary Grooves saioan: Whitney Houston, Maria Carey, Big Punisher, 2 pac, Da Brath, Black Street, Nature, Envogue, Aaliyah, Brand Nubian, Shaanice, Mary J. Blice, Tlc, All Saints, Miss Dynamite, Alicia Keys, Nivea, Destiny Childs, Usher, Boys II Men, Faith Evans, Chante More, Brandy…

Loading player...
The Next Men

Revolutionary Grooves saioan, hiphop-reggae eta bertsio bereziak izango dira nagusi, artista eta talde hauekin batera: Boozoo Bajou, Mets Joe Dukie & U Brown, Scissors Sisters, The Next Men, Demolition Man, Mahlon Stewart, Zege Sun, The Pharcyde, Samurai Meets, King Dubby Bob Marley and The Wailers, Africa Unite, Mad Professor, Rebel Mc and Spikey-t …taldeen kantak izanen dira.

Manex Agirre

Manex Agirreren iritziziz, ofizio bakoitzeko kideen elkartzeko duten joerak elkarrengandik ikasteko balio du, baina baita begirada murriztaile izateko arriskua ere.

Loading player...
Mertxe Mugika

Udaberria ate joka dugun honetan, 20. Korrikaren hasierara begira jarri da AEK-ko Mertxe Mugika. Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Otxandiotik Iruñera, milaka euskal herritarrek oihukatuko dituzten leloak ekarri ditu gogora.

Loading player...
Fermintxo Zabalza

Nafarroako Gobernuak administrazioko leku aldatze lehiaketetan euskaldunak gaztelaniaz ez balekite bezala tratatzen dituela salatu du Administrazioan Euskaraz taldeko Fermintxo Zabalzak.

Loading player...
Garbiñe Petriati

Euskal Herriko hainbat tokitako herritarrek osasun arreta euskaraz jasotzeko erakutsi duten nahiari heldu dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...

LILAKETA HATORTXUROCKEKO MAKETA LEHIAKETA

Loading player...

Hatortxu Rockek lehen Lilaketa  maketa lehiaketa antolatuko du aurten. Emakumeez osatutako musika taldeek har dezakete parte, eta helburua da, oholtza gainean emakumeen presentzia areagotzea. Irailaren 1 izanen da maketak bidaltzeko azken eguna.
ZINEMA

Loading player...

Londres, Mark Renton gaztea kale luze batean, irrifartsu, "bizitza hautatu" du. Edinburgoko betiko lagunak saldu, eta 16.000 euro ebatsi dizkie. "Agur lagunak, agur Edinburgo, agur heroina!". 20 urte pasa dira David Boylek zuzendutako Trainspotting estreinatu zenetik (1996). Berriki estreinatu da bigarrena, T2. Nola egongo ote dira Leith auzoko lau "gizajoak"? T2 filmaren inguruan aritu gara, gustora, filmaren zaleak diren Haritz Larrañaga, Ezti Goya eta Xabi Gorostidirekin.  

 

HERRIZ HERRI

Loading player...

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta agenda berezia prestatu dute Andoaingo Bastero Kulturgunean. Herriko 8 emakume omentzeaz gain, prostituzioaren gaia ere landuko dute hitzaldi, antzerki zein zinearen bidez. Baina antolatu dituzte ekimen gehiago...guztien berri eman digu  Garbiñe Agirre Andoaingo Kultur teknikariak.  

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.