MODELA aurkeztu dute, euskarazko itzultzaile automatiko adimenduna. Orain arteko euskara itzultzaile automatikorik onena da MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduena du oinarri eta tresna azkarra eta erabil erraza da.
MODELA aurkeztu dute, euskarazko itzultzaile automatiko adimenduna. Orain arteko euskara itzultzaile automatikorik onena da MODELA. Azken belaunaldiko teknologia adimenduena du oinarri eta tresna azkarra eta erabil erraza da.
Ikertzaile txinatar batek dio CRISPR teknika erabili duela ume batzuk genetikoki eraldatzeko eta sekulako polemika sortu da horrekin.
Armintxeko grabatuak egiteko ohikoa ez den teknika bat erabili zuten. 2016an Lekeition, Armintxe haitzuloan 50 bat animalia irudi aurkitu zituzten ADES taldeko espeleologoek. Denak grabatuak ziren, duela 14.000 bat urte ingurukoak.
Kilogramoa falta zen oinarrizko unitate guztien artean modu teoriko batean definitzeko. Hemendik aurrera, kilogramoa silizio atomoen kopuru jakin baten pisua da.
Sexu bereko saguetatik kumeak sortu dituzte. Lehenengo aldiz eta ugalketa sexuaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute saguetan. Txinako zientzia akademiako ikertzaileek ingenieritza genetikoa erabiliz lortu dute ugalketa sexualak ezartzen dituen mugak saihestea.
Gero eta ikerketak gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku faktore bat dela. Azken urteotan hainbat ikerketak frogatu dute badaoela erlazioren bat herpes birusaren eta alzheimerraren artean, baina orain arte zientzialariek zuhurtasun handiz hartu dute. Izan ere, birusa oso hoikoa da, ezpainetako herpesa eragiten duen birus bera da (HSV1).
Ikerketa baten arabera, batez beste pertsona batek 5000 ezagutzen ditu. York-eko unibertsitatean egindako ikerketa batean 25 pertsonari eskatu diote zerrenda gogoratzen dituzten aurpegiekin.
Aurten, 55 urteren ondoren emakume batek fisikako nobel saria jaso du, Donna Strickland-ek. Fisikako nobel saria jaso duen historiako hirugarren emakume sariduna izan da. Azken urteotan, gero eta gehiago jartzen dira auzitan nobel sariak emakumezkoak baztertzeagatik. 1901etik 17 emakumezko besterik ez dituzte saritu zientzietako hiru kategorietan.
Nobel sariak iragarri dira urriaren hasieran eta guk zientziari buruzkoak ekarriko ditugu saiora: medikuntza, fisika eta kimika. Medikuntzan minbizia inmunitate sistemarekin tratatzeko gaitasuna, fisikan argiarekin objektuak mugitzeko teknologia eta kimikan proteinen eboluzioaren ahalmena hobetzeko aukera.
Denboraldiko azken saio honetan surfari bururuz eta zientziari buruz hitzegingo dugu. Olatu erraldoiak sortzen diren lekuetara joango gara. Zenbat energia du olatu erraldoi batek?
Te hemos enviado un email de verificación a la dirección Ve a tu correo y clica en el enlace para confirmarlo.
Lo + leído