|22/06/2017
Suak desagrazia eragin du Portugalen, baina, baita argazki ikusgarriak ere

Asteko argazkien atalean Jagoba Manterola argazkilaria Portugalera begira jarri zaigu. Suak desgrazia izugarria eragin du, 60 pertsona baino gehiagoren heriotza. Sua, ordea, bisualki, argazkiak ateratzeko, oso indartsua dela nabarmendu digu, eta irudi oso politak uzten dituela. Edonola, sura ez dela gerturatu behar gogorarazi du. Argazkiak ateratzeko gomendio batzuk ere eman dizkigu, baita zer nolako gailua izatea merezi duen ere.

Loading player...
|22/06/2017
“Kooperatibismoaren oinarrietara bueltatu nahi genuelako hurbildu ginen Olatukoopera”

Ekonomia sozial eta eraldatzaileaz aritu gara ostegunero bezala Olatukoopekin elkarlanean egiten dugun tartean. Biantik kooperatibako Ion Turrillasekin izan gara, Olatukoopen inguruan, eta baita aholkularitzako zerbitzu espezializatuak eskeintzen dituen kooperatibaz ere hizketan. 

Loading player...
|22/06/2017
Uda hasierarekin batera uzta emankorrak aurkituko dituzue azoketan

Aran gorria, andere mahats beltza, berenjena, piper morroa, kalabazina, uraza berriak nahiz erremolatxa, baita loreak ere, bertako eta garaiko produktuz bete-beteak daude azokak, Lierni Elorzak astero egiten digun kronikan baieztatu digunez

Loading player...
|22/06/2017
Errauskailuaren kontrako gose greba amaituta, borrokak aurrera jarraitzen du

Atzo amaitu zen sei gipuzkoarrek errauskailuaren kontra pasa den asteazkenean Donostiako Easo Plazan abiaturiko gose greba. Astebeteko baraualdiaren ostean “borrokan jarraitzeko asmoz” segitzen dute errausketaren kontrako sei aktibistek, gaur goizean Iñaki Armendarizek Kalegorrian saioan baieztatu digunez.

Loading player...
|21/06/2017
Udan, presioa inoiz baino handiagoa denean, ozen esango dugu… emakumeak ez dira “perfektuak”!

Astorroxa tartean, umorez nola ez, uda iristen denean emakumeei gorputz perfektua eskatzen zaiela nabarmendu du Idoia Torregaraik. Bada, aitortu digu bera ez dela beti depilatzen, ez dakiela makilatzen, ilea ez duela apaintzen, hankak zabalik izaten dituela batzutan, eta ama “perfektua” ere ez dela.

|20/06/2017
"Aroztegia proiektua egingo balitz, Lekaroz 350 biztanle izatetik 700 edo 800 izatera pasatuko litzateke kolpez"

Lekarozko Aroztegia proiektua sustatu duen enpresari Nafarroako auzitegiak arrazoia eman ostean 'Aroztegia eta gero zer?' plataformako Jon Elizetxek azaldu digunez, "herritarrek ez dute inolako aukerarik izan proiektuan partehartzeko".Erabaki judizialaren aurrean, eurek "Baztango herri lurrak eta baztandar gehienen interesa defenditzen" segituko dutela ziurtatudigu, "gutxi batzuen gainetik".

Loading player...
|20/06/2017
“Gutxiago sufritu dezan”, aukeran, nahiago seme-alaba homosexuala ez izatea

Haurrez eta homosexualitateaz hitz egin dugu Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin tertulian, sexu bereko bi umeren maitemintze istorioa kontatzen duen animaziozko filma bat aitzaki hartuta. Umeek eredua izatea funtsezkotzat jo du Barrenak, Mujikak, berriz, aitortu du, bere inguruko gurasoen artean behintzat, guztiek onartzen dutela homosexualitatea baina nahiago dutela semea edo alaba gehiengoa bezalako izatea, beraz, heterosexuala, “gutxiago sufritu dezan”.

Loading player...
|20/06/2017
“Irisgarritasuna ez da gutxi batzuen eskubidea, guztiona baizik”

Desgaitasun fisikoaren bat duten pertsonen elkarteak biltzen ditu Gipuzkoan Elkartu federazioak. Topaketa antolatu du gaur Donostian, irisgarritasunaren legeak 20 urte bete dituen honetan, legearen garapena aztertu eta etorkizuneko erronkak mahai gaineratzeko. Elkartuko zuzendari Mikel Malkorrarekin izan gara gu.

Loading player...
|20/06/2017
“Desde hace años el agua de mar contiene mucho más plástico que plancton”

El pasado 8 de junio se celebró el “Día Mundial de los Océanos”. Una jornada en la que, este año, destacó sobre otras cuestiones el plástico. Ese material que, poco a poco, está invandiendo los mares del planeta. Tema sobre el que hablaba ayer, en Ekoketxea de Bilbo, Javier Franco, investigador en el Area de Gestion Ambiental de Mares y Costas de AZTI.

Loading player...
|19/06/2017

El de esta noche será un programa sobre las radios clandestinas, “ese instrumento de comunicación, transmision y concienciacioón presente en la estrategia y tareas de casi todos las luchas y los movimientos de resistencia de los ultimos ochenta años”.

Loading player...
Página 77/ 178