Gaur 23h: Reggae Fever, denboraldi berriko lehen saioa

Adi gazteak!! Reggae Fever Irratsaioa bueltan da!!!
9. denboraldiari ekingo diogu aste honetan eta gurean derrigorrezkoa den bezala Asteko Klasikoarekin, The Clarendonians-ekin hasiko dugu saioa. Atzetik etorriko dira Euskal Herrian bogan dauden bi talde, Iseo eta Dodosound eta Glaukoma. Jarraian aurreko astean zendu zen Javier Olloki, Okimani gure omenaldi xumea egingo diogu eta amaitzeko asteburuan ospatuko den 3. Feel the Rhythm festari buruz arituko gara. Gozatu!
Reggae Fever
Reggae Fever

.