Josebe Iturrioz (Bartzelonako erasoa): "Triste eta goibel, baina pozik libratu dugulako"

Josebe Iturrioz Bartzelonako Rambletan zegoen, eurak pasa berri ziren lekutik, minutu gutxira furgonetarekin erasoa hasi zenean. "Libratu dugu gutxigatik" aitortu du. Bere lekukotzak oilo ipurdia jartzen du. Jendea oihuka eta korrika eta eurak denda batean: "bi orduz egon ginen barruan, helikopteroa, sirenak, garraxiak...". Jendearen "berotasuna" eskertu du Iturriozek. Baina jendeak horrelako gauza bat eurei sare sozialetan erasotzeko baliatzea "ulertezina" zaio. "Atentatu hauek kondenatzen ditut noski, baina baita Azoresetako argazkia, hau sortu duten mendebaldeko kapitalak, eta erabat kondenatzen ditut nazioartean honek sortzen dituen desoreka eta gatazkak" gehitu du.

Audio_placeholder

Josebe Iturrioz (Bartzelonako erasoa): "Triste eta goibel, baina pozik libratu dugulako"

Loading player...
Velas y flores en las Ramblas de Barcelona. (Javier SORIANO / AFP)
Velas y flores en las Ramblas de Barcelona. (Javier SORIANO / AFP)

.