“Euskaraz ikasteak geroz eta prestigio gehiago dauka ipar Euskal Herrian”

Ostiralero lez, ipar Euskal Herriko aktualitatea ardatz hartu eta solasean aritu gara Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetariekin, Kalegorrian saioan. Askotariko gaiak landu ditugu, baina bereziki pasa den igandeko hauteskundeek ipar Euskal Herrian utzitako mapa politikoaz jardun dugu.

Audio_placeholder

“Euskaraz ikasteak geroz eta prestigio gehiago dauka ipar Euskal Herrian”

Loading player...
Aretz Iguiniz Seaskako gazte kirolariekin
Aretz Iguiniz Seaskako gazte kirolariekin

Gainera, Seaskak Baionan irekitzekoa duen lizeo berriaz ere aritu gara. Atzo bertan jakin genuen hain zuzen, Ikastolen Elkarteko elkartasun kutxatik 100.000 euro emanen dituztela Seaskaren proiektu berriarentzako. Pantxika Arrambideren aburuz, Lizeo berriaren irekitzea albiste ona da eta frogatzen du “euskaraz ikasteak geroz eta prestigio gehiago daukala ipar Euskal Herrian, urteetan zehar Seaskak egindako lan pedagogikoari esker”.